Azpeitia - Udalak eta Bertan merkatari elkarteak Gabonetarako elkarlanean antolatutako IX. Erakusleiho lehiaketaren irabazlea Zuri-beltz denda izan da. Bigarren saria Kotoik eskuratu du eta hirugarrena Amenabarrek (azken honek herritarren saria ere jaso du).

Aurtengo lehiaketan 24 saltokik parte hartu dute eta epaimahaiak lan ederra izan du puntuatzen. Izan ere, hainbat sari puntu gutxigatik erabaki dira.

Zuri-beltz denda izan da epaimahaiarentzat erakusleihorik ederrena, eta 600 euroko saria jaso du. Bigarrena (400 euro) Kotoi dendarentzat izan da eta hirugarrena (200 euro) Amenabar dendarentzat.