- Euskal Kostaldeko Geoparkeak familia osoari zuzendutako bisita gidatu eskaintza prestatu du gabonetarako. Hala, asteburu honetatik hasita hainbat proposamen izango dira bertako ondare geologikoa, kulturala eta naturala ezagutu eta bizi ahal izateko.

Besteak beste, Geoparkeko flyscha uretatik ezagutzeko itsas-ibilaldiak, Geoparkearen barnealdean familiartean egiteko jarduerak edota proposamen kulturalak antolatu dituzte Deban, Mutrikun eta Zumaian.

Bisita gidatuez gain, bi tailer ere egingo dira: alde batetik, abenduaren 26ean, Deban, Mutrikun eta Zumaian hainbat parke eta lorategi aukeratu dituzte zentsa-tzeko, eta bestalde, inguruko animaliak ezagutzeko oinatzen tailerra antolatu da Itziarren, abenduaren 30ean.

Interesa duten herritarrek www.geoparkea.eus webgunean kontsulta dezakete informazio osoa eta ordutegiak.