- Azpeitiko Udalak Goenako berdegunea eta ingurua egokitzeko proiektua abiatu zuen uda aurretik, beti ere, "naturgunea balioan jarri eta herritarren aisialdirako gune erosoa sortzeko".

Hasteko, berdegunea egokitu zuen; ibilgailuak garbitzeko gunea berritu zuen eta autokarabanak aparkatzeko gunea sortu zuen. Hala ere, gunearen eraberritzea bukatzeko asfaltatze lanak falta ziren eta horretan ari dira azken egunotan Excavaciones y Transportes Orsa enpresako langileak.

Udaletik jakinarazi dutenez, lan horiek "epe motzean" bukatuko dira. Guztira 104.883 euro bideratu ditu Udalak Goenako berdegunea eta ingurua egokitzeko.