- Udalak jakinarazi duenez, Xabier Munibe kalean bizikletak garbitzeko egokitu duen gunea prest dago jada. Ekipamendu honekin, bizikletan ibiltzeko ohitura duten herritarrek egindako eskaerari erantzuna eman dio Udalak.

Javier Zubizarreta alkateak esan duenez, "gero eta gehiago praktikatzen da txirrindularitza gure herrian eta espero dut garbigunea benetan probetxuzkoa izatea eta erabilera zuzena ematea".

Garbiguneak presiopeko bi tutu malgu ditu eta nahi duten guztiek erabili dezakete, doan. Gainera, bizikleten konponketa arruntak egiteko erreminten modulu bat ere aurki daiteke bertan.