Euskal Antzerki Topaketen emanaldiak martxan dira


30.10.2020 | 00:21
Bihar taularatzekoa zen 'Kaskarot' bertan behera geratu da. Argazkia: ATX

Azpeitia – Koronabirusak baldintzatu duen aurtengo Euskal Antzerki Topaketaren  XXXVIII. edizioaren barruan antolatutako ikuskizun guztiak Soreasu antzokian taularatuko dira. Gainera, Eusko Jaurlaritzak aforoa %50era mugatzen badu ere, Udalak %30eko aforoa bermatuko du Antzerki Topaketen baitan. Ondorioz, Soreasun 160 lagun egon ahalko dira, gehienez, an-tzezlan bakoitzean.

Edonola ere, 2020ko Topaketak atzo jarri ziren martxan Matriuska obrarekin eta egitarauak gaur bertan jarraituko du, Vaiven konpainiak (19.30ean) aurkeztuko duen Erlaun-tza komediarekin, hain zuzen ere.

Hori bai, "osasun arazoak tarteko" bihar taularatzekoa zen ATX teatroaken Kaskarot obraren emanaldia bertan behera gelditu da (Udalak aurrerago antzezlan hori eskaintzeko aukera aztertuko du); igandean Xake Produkzioaken Fadoak entzuten zituen gizona ikusgai izango delarik.

Bestalde, "obrak duen tamaina eta aktore kopurua dela-eta" azaroaren 15ean egitekoa zen Guateke antzezlana atzeratu egin da; "osasun egoerak onera egin arte".

Sarrerak itzuliko dira Alarma egoeraren ondorioz herriz mugitzea debekatuta dagoenez, aurten azpeitiarrek bakarrik dute (momentuz) an-tzerki topaketetara joateko aukera. Udala jakitun da inguruko herrietako hainbat lagunek emanaldietarako sarrerak erosita dituztela eta horregatik jakinarazi du denek sarreretako dirua berreskuratuko dutela. Horretarako kultura@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 943 157 068 telefono zenbakira deitu behar dute.