- Azpeitiko Udalak gogorarazten du bihar amaitzen dela etxebizitzen alokairurako emango dituen 2020. urteko laguntzak eskatzeko epea.

Udalak 100.000 euroko diru-poltsa bideratuko du Gaztelagun egitasmoaren baldintzak betetzen dituztenen artean alokairurako laguntzak banatzeko. Hauek 18 eta 35 urte bitarteko gazteei; mugikortasun urria duten herritarrei (edozein adinetakoak), ezgaitasun absolutoa dutenei, bananduta edo dibortziatuta daudenei, 70 urtetik gorakoei eta alargunei zuzenduta daude. Dirulaguntzaren zenbatekoa alokairuaren %20 eta %50 artekoa izango da, eskatzaileen diru-sarreren arabera.