- Azpeitiko Udal Kirol Patronatuak estalitako igerilekua eta eraikin berean kokatuta dagoen gimnasioa erabiltzeko irizpideak egokitu ditu. Hori dela eta, aurrerantzean Kirol Patronatuko bazkideek ez dute hitzordu mugarik izango eta nahi adina aldiz joateko aukera izango dute, beti ere, "aurrez hitzordua hartuta".

Igerilekua eta gimnasioa 7.00etatik 21.00ak arte izango dira irekita eta erabiltzaileek ordubeteko hitzorduak hartzeko aukera izango dute. Igerilekuan, kale bakoitzeko gehienez hiru pertsona izango dira momentu berean eta gimnasioan, berriz, hogeina lagun aritu ahalko dira kardioan eta fitness-ean.