- Azpeitiko Udalak herriko puntu desberdinak asfaltatzeko lanak abiatu zituen atzo, beti ere, "herrian kaltetuen dauden errepide zatiak konpontzeko". Lanek "hilabete inguru" iraungo dute (egutegia eguraldiaren arabera egokituko da) eta Udalak 143.947 euroko aurrekontua bideratuko du proiektu horretarako.

Udaletik jakinarazi dutenez, asfaltatzen lanak Landetan kokatutako dagoen Antzibarrena poligonoan hasi dira eta "Landeta Etorbidean, Arretxe kalean, Nuarbeko erdigunean eta zerrategirako bidean eta Lasaon" izango dute jarraipena.

Kale edo auzo bakoitzaren egoeraren arabera, konponketa lan desberdinak egingo dira. Hala, "kale osoa asfaltatuko da zenbaitetan, eta zatiak beste batzuetan".

Eguraldiak laguntzen badu, Asfaltia enpresari esleitutako obra hauek azaroaren hasierarako egongo dira bukatuta. Hori bai, Udalak aurreratzen du "lanek irauten duten bitartean, trafikoan unean uneko neurriak eta aldaketak" egingo direla.