- Azpeitiko Udalak atzokoan jakinarazi zuenez, Anbulategi atzeko zubia itxita izango da hamar egunez, beti ere, Urola ibaiaren alde batetik bestera igarotzeko erabiltzen den pasabide horren irisgarritasuna hobetzeko martxan dauden lanekin jarraitu ahal izateko.

Udaletik azaldu dutenez, "zubiaren irisgarritasuna hobetzeko obren baitan, ezinbestean, lehen faseko obrek aurrera egiteko zubia itxiko da astearte honetatik hilaren 25a bitartean". Hori dela eta, Udalak aurrez herritarrei sortuko zaizkien eragozpenengatik barkamena eskatu nahi die.

Edonola ere, anbulategi atzetik Matxinada kalerako zubiak malda handia du eta "urteetako herritarren hainbat eskariri erantzunez", irisgarritasun arazoei aurre egiteko asmoz, zubia egokitzeko lehen faseko lanak hasi ziren irailaren hasieran. Martxan dagoen obraren lehen fasea amaitu bezain pronto ekingo dio Udalak proiektuaren bigarren faseari.