Enplegurako Orientazio zerbitzua martxan da berriro ere

10.09.2020 | 00:39

Zestoa – Oporrak amaituta, Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen agentziak Zestoan eskaintzen duen Enplegurako Orientazio zerbitzua martxan da berriro ere. Zerbitzu hori asteartero eskainiko da herrian era presentzialean (9.00etatik 11.30era) baina erabiltzeko interesa dutenek aurrez hitzordua hartu behar dute, 688 758 494 telefono zenbakira deituz edo orientazioa@iraurgiberritzen.eus helbidera idatziz.