- Joxe Luis Franzesena, Loli Oteiza eta Itziar Urbieta organo-jole azpeitiarrek kon-tzertua eskainiko dute abuztuaren 2an (20.00etan) Loiolako basilikan. Sarrera mugatua izango da eta kontzertura joan nahi dutenek bihar arte eskura dezakete gonbidapena Udaleko Kultura Sailean. Pertsonako bi gonbidapen eskuratzeko aukera izango da eta prebentzio neurri gisa, eskatzaileek izen abizenak eta telefono zenbakia eman beharko dituzte.