Argizaiola lehiaketaren erakusketa ireki dute Azpeitian

2019ko sariketaren argazkiak abuztuaren 2ra arte ikusi ahalko dira Foru Ibilbideko aretoan

26.07.2020 | 23:22

Azpeitia – Argazkilaritza gustoko dutenek ezinbesteko hitzordua dute Azpeitiko Foru Ibilbideko aretoan. Izan ere, Argazki Elkarteak antolatuta, 2019ko Argizaiola lehiaketaren lanak ikus daitezke bertan, abuztuaren 2ra arte.

Euskal Herriko Argazki Federazioak antolatzen duen Argizaiola lehiaketan parte hartzeko antolakuntzaren gonbidapena jaso behar da, baina horretarako aurreko urtean zehar federazioaren barneko elkarte ezberdinek antolaturiko leihaketaren bat irabazi beharra dago.

Astelehenetik ostiralera erakusketa 18.00etatik 20.00etara arte bisita daiteke eta asteburuetan 12.00etatik 14.00etara.