Marea Urdina elkarteak batzar irekia egingo du gaur Elkargunean

16.07.2020 | 00:11

Azkoitia – Marea Urdinak nahi duten guztien partaidetzari irekitako batzarra egingo du gaur (19.30ean) Azkoitiko Elkargunean. Bertan "2019an egindako ekintzak eta ekonomia balantzea eta etorkizunerako erronkak" bezalako gaiak jorratuko dituzte. Era berean, Azkoitiko Kotxe Klasikoak taldeak, Caixa Azkoitiak eta Zezen Beltz elkarteak Marea Urdina ziurtagiria jasoko dute, "inklusioaren alde egindako lana aitortzeko".

noticias de noticiasdegipuzkoa