Bertso afaria izango da larunbatean Añota sagardotegian

02.07.2020 | 00:39

Azpeitia – Elosiaga auzoko Añota sagardotegiak bertso afaria hartuko du larunbatean, Bertso zahar eta berriak, auskalo zeinek jarriak izenburupean eta Aitor Mendiluze eta Unai eta Eñaut Agirre bertsolariekin. Saioa 20.00etan hasiko da eta parte hartzeko interesa dutenek 943 812 092 telefono zenbakira dei dezakete afarirako erreserba egiteko.