Udalak udalerrian dauden komun publikoak ireki ditu

04.06.2020 | 01:11

Azpeitia – Beste herrietan bezala, Azpeitiko Udalak martxoan itxi zituen udalerriko komun publikoak koronabirusaren hedapena saihesteko. Hala ere, herritarrek dagoeneko erabil ditzakete udalerriko eremu ezberdinetan kokatuta dauden komun publikoak; Udalak berriro ireki ditu eta.