Erabilera bakarreko 1.000 maskara banatuko ditu Udalak

14.05.2020 | 00:41

Zestoa – Udalak erabilera bakarreko 1.000 maskara banatuko ditu 60 urtetik gorakoen artean. Gaur, banaketa Iraetan (10.00etatik 11.00etara), Arroagoian (11.00etatik 12.30era) eta Arteaga auzunean (17.00etatik 19.00etara) egingo da eta bihar Aizarnan (9.30etik 11.00etara), Lasaon (11.30etik 12.30era) eta Idiazpin (17.00etatik 19.00etara).