- Udal Gizarte Zerbitzuak herritarrei zuzendutako arreta presentziala berreskuratzera doaz “baina egoera bere onera etortzen den bitartean, beharrezkoa izango da aurrez hitzordua hartzea eta bakarrik ezinbesteko egoeretan artatuko da aurrez aurre”. Hitzordua hartzeko gizar@azkoitia.eus helbidera idatzi edo 943 857 174 telefonora deitu behar da (astelehenetik ostiralera eta 8.00etatik 15.00etara bitartean).