- Koronabirusaren krisiak eragindako egoera ezohikoaren aurrean, Floreagako bizilagunek auzoko ikastetxeko patioa erabiltzeko eskaera egin zuten udaletxean eta Udalak, Floreagako arduradunekin hitz egin ondoren, jolastokia irekitzeko baimena eman du.

Hori dela eta, azkoitiarrek Floreagako jolastokia erabili dezakete beren aisialdirako, "9.00etatik 21.00etara bitartean". Udaltzainak arduratuko dira gunea irekitzeaz eta ixteaz eta sarrera "goikaldeko atetik" izango da. Printzipioz, patioa egunero irekiko da, "eskolak hasi bitartean".