- Seaska haurreskolako jolastokia eraberrituko du Udalak, hezitzaileekin eta Haurreskolak Partzuergoko arduradunekin adostasunez. 22.527,10 euroko inbertsioa egingo du Amasa-Villabonako Udalak elementu naturalez osatutako jolas eremu berria sortzeko kanpoko espazioan, umeek haurtzarotik naturarekiko lotura eta zaletasuna garatu dezaten. Bide batez, naturgune honen bidez, bizi-estilo osasungarrietara ere bideratu nahi dira umeak. Lanak maiatza amaieran hasiko direla aurreikusten da eta, beraz, ikasturte amaierarako amaituta egotea espero da.