- Gaur ekin dio Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldiaren (Gnat Zinema) bigarren edizioak eta horren barruan, Salvajes filma estreinatuko da bihar Leidorren. Ez da Tolosan ikusgai egongo den pelikula bakarra, izan ere, maiatzaren 20an, Animal eskainiko da Topic-en egingo den itxiera ekitaldian.

Salvajes Nunatak Producciones eta Wanda Films ekoiztetxeek egindako filma da eta Alex Galan asturiarrak zuzendua; gizakiaren eta otsoaren arteko gatazka soziala islatzen du dokumental batean, zehazki Asturiasko mendietan gertatzen dena, western bat gogorarazten digun formatu berezi bat erabilita. Emanaldia Leidorren izango da, eta filma eta ondorengo solasaldia Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak, Alex Galan zuzendariak eta Jose Maria Morales ekoizleak egingo dute.

Animal, aldiz, Cyril Dion zuzendariak dokumental onenaren Cesar saria jaso zuen 2016an lan honi esker, eta bi gaztek espezieen biodibertsitatearen galerara egindako ulermen bidaia kontatzen du.

Gipuzkoa Naturaldia, oro har, naturarekiko harremana eta, bereziki, Gipuzkoako naturarekiko harremana bultzatzeko ekitaldien eta baliabideen programa da, eta publiko guztiei zuzenduta dago, eta Gnat Zinema ekimen horren parte da.

Era berean, aurten naturari buruzko zinema emanaldiak antolatu dira DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta. Emanaldiak maiatzaren 18an izango dira Tolosan.

Erakustaldiaren saio guztietarako sarrerak doan izango dira, eta sarrerak eskuratu ahal izango dira egoitza bakoitzaren ohiko bideak erabiliz .