- Tolosako Topic-ak erakusketa berri bat du, kasu honetan eraikineko anbigu aretoan dago ikusgai bilduma. Asiako txotxongiloei zuzendutako erakusketa otsailaren 25a bitarte dago zabalik.

Asiako txotxongiloek beti publikoaren aldetik harrera ona izan ohi dute, baina era berean lotura berezia dute txotxongiloen munduarekin eta bereziki Topic-ekin. Kontinentearen kulturan eta gizartean oso integratuak daude, eta era askotara erabili dira txotxongiloak historian zehar Asiako hego-ekialdeko herrialdeetako balioak eta tradizioak adierazteko. Jatorri eta mota askotako kartelak bildu dituzte Topic-en eta txotxongiloen erakusketa honen bidez, munduko txoko honetako bizitzako hainbat esparrutan txotxongiloek duten presentzia erakutsi nahi zaio bisitariari.

Titereszena programazioaren aurkezpenean Iñigo Aginagalde Topic-eko museologia arduradunak azaldu moduan, anbigu aretoa era askotako erakusketak erakusteko erabiliko da hemendik aurrera eta dagoeneko badu egitarau propioa. Denboraldi honetan binilo diskak eta txotxongiloei buruzko erakusketa ikusgai izan da eta Albert Bagnoren Il Teatrini Della Federi buruzkoa.

Asiako txotxongiloei buruzko erakusketa otsailaren 25a bitarte bisitatu ahal izango da eta beren ondotik Inauterietako maskaren inguruko bilduma oso berezia jarriko da erakusgai.