- Neguko kultur egitarauaren baitan, Ekain pailazoak Alejop! 2.0 ikuskizuna eskainiko du ostiralean, 17.00etatik aurrera kultur etxean. Inprobisazioak leku asko du emanaldi honetan eta Ekain pailazoak bakarkako ikuskizun jostari bat eskainiko du. Bertaratzen diren gaztetxoek trikimailuez, bihurrikeriez eta malabareez gozatu ahal izango dute. Sarrerak bi euroko prezioa izango du.