- Zizurkilgo Udalak eta Herribizigune taldeak herri ba-tzarra deitu dute Iriarte kultur etxean bihar, 18.30ean, Plaza Etxeberri eraikinaren inguruan ari-tzeko. Martxan dagoen prozesutik eratorritako ondorioak aurkezteaz gain, datozen erronken inguruan hausnartu eta proiektuari forma ematen hastea da helburua. Zizurkildar guztiei bertara-tzeko deia egiten zaie "elkarlanean proiektu eder baten lehen hazia jartzen hasteko".