- Xexili eguna ospa-tzeko gaur antolatu den kon-tzertua, azkenean Gurea zinean izango da, 18.30ean. Loatzo musika eskolak antolatu du, Villabonako Udalaren babesaz. Eguraldi txarra iragarrita dagoenez Gurea zinean egitea erabaki dute. Ez da sarrerarik ez gonbidapenik beharko, baina aforoa errespetatu beharko da.