Burnizko estalkiak jarri dituzte Ibarrako Idoiaga kaleko eskudelaren oinarrian kaleko zaborra errekara erortzea galarazteko. Idoiagakoa proba moduan jarri dute, eta eraginkorra baldin bada, errekaren ibilbide osoan jarriko dute, beti ere ingurunera egokituta. Igor Zapirain alkateak nabarmendu du guztion ardura dela ingurunea garbi mantentzea.