- Zortzi urteko jardunaren ondoren, bere ibilbidea eten du Tolosako Bizikidetza Foroak. Aste honetan egin du amaiera ekitaldia eta herritarren eskura jarri dute webgunean batean egindako lana.

2013. urtean sortu zen foroa, iraganak utzitako hainbat arazori eta eragindako zauri eta etenei zintzoki eta modu zabalean ekiteko helburuarekin. Denbora honetan, hamabi lagunez osatutako taldeak lan lerro ezberdinak jorratu ditu eta hainbat ekimen sustatu. Prozesuaren emaitzak eta ondorioak jendaurrean aurkeztu ondoren, webgunean, modu bisualean eta kronologiko jaso da informazioa (www.bizikidetzaforoatolosa.eus).