- Gipuzkoan Gazte Tour egitasmoak Andoainen egingo du geldialdia azaroaren 13an eta gazteei begirako hiri sormeneko proposamen ezberdinak eskainiko ditu.

Isaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendariak atzo Andoainen esan zuen moduan, “artista beteranoekin eta bertakoekin osatu dugu egitaraua, gure lurraldean dugun talentua erakusteko. Normaltasunera itzultzen ari garela diru eta albiste ona da horrelako egitaraua eskaini ahal izatea”. Mari Jose Izagirre Gazteria zinego-tziaren hitzetan, berriz, “garrantzi-tsua da gazteen aisialdiko eskain-tza elikatzea”.

Horrela, egitarau zabala izango da Gipuzkoan Gazte Tour hitzorduan. Eguna hasteko, 11.30ean, parkour saioa izango da Goikoplazan, Lo-tzen ADDren eskutik. Doakoa eta irekia izango da. Masterclass bat eskainiko du diziplina honetan erreferentea den talde honek.

Arratsaldean, 18.00etan, Bastero Kulturgunean musika jaialdia antolatu dute. Parte hartuko dute bertakoak diren Edu, Crutzero eta DJ Anderrek. Ondoren Bartzelonan bizi den Miren artista donostiarrak hartuko lekuko eta jaialdia amai-tzeko ardura izango du Delaossa rapero andaluziarrak. Gaztelaniazko rap-ak gaur egun duen izen esanguratsuenetako bat da eta ikusmin handia sortu du.

Musika jaialdiareko sarrerek lau euro balio dute eta salgai daude Basteroko leihatilan eta Kutxabank-eko web orrian.