- Ostirala bitarte zabalik dago herriko Seaska haurreskolan matrikulatzeko epea. Udalak herriko haur eskola publikoko matrikulazioak sustatzen jarraitu nahi du aurten ere, eta bertan izena ematen duten haurren kopurua handitu. Horretarako, Haurreskolak Partzuergoan matrikulatutako haurren familiei kuotak ordaintzen laguntzeko 5.000 euroko diru partida bat bideratu du.