Alegiako Udalak ibaiaren eta naturguneen hondakin solidoak garbitzeko zerbitzua kontratatu du. Gipuzkoako Foru Aldundiak 4612,14 euroko dirulaguntza eman diola Alegiako Udalari proiektua ateratzeko.

Maiatzean, lehen hilabetean, Langaurreko atsedenlekutik ia 107 kilo zabor bildu ziren. Honetaz gain, iturriak, su tokiak eta atsedenlekua ere garbitu ziren. Ekainean, Txulubitxo errekako inguruko bi hondakin pilaketak ere garbitu ziren, 3978,65 kilo zabor bilduz.

Uztailean, Oria ibaiaren, Aritzaga errekaren eta Txubiritxo errekaren ubide eta bazterretatik 577,965 kilo hondakin solidoak bildu ziren, denera 4663 kilo zabor bildu dira azken garbiketa lanetan. Aurkitutakoen artean aipatu beharra dago: bi trafiko seinale, kotxe gurpilak, obrako konoak, etb. bildu direla. Aipatzekoa ere zuhaitzen adarretan trabatuta aurkitutako toallita kopuruak eta kaleko hondakin kopuruak udaletxeko plaza inguruan.

Alegiako Udalak irailean egingo den hurrengo garbiketan parte hartzeko deia egin nahi du lan guzti hau ez dela nahikoa esanez. Aurrerago, Udalak emango du garbiketan laguntzeko modu eta epeen berri.