- Auzolangin(l)tza: XXI. mendeko Gipuzkoaren eraikun-tzan auzolana iraganeko kontua ala etorkizuneko giltza? Tolosaldean saiakera proiektua aurkeztu eta abiaraziko dute Tolosaldean. Horretarako, Berastegi aukeratu dute, eta ekimenaren lehen saioa egingo dute ostiralean 9.00etatik 13.00etara.

Tolomendik sustatu du Mondragon Unibertsitatearekin eta Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean, eta eskualdean auzolaneko "esperien-tzia berritua" esperimentarzea du helburu Tolosaldeko Landa Garapen Elkartearen arabera.

Ekimenari 9.00etan emango zaio hasiera eta Berastegiko alkatearen agurra izango da lehena horretarako. Tolomendik berriz, 9.10ean lan-saioaren eta egitasmoaren aurkezpena egingo du.

Proiektuaren aurrekariak eta kokapena azalduko dituzte 9.30ean Eusko Ikaskuntzako Arrate Arinek eta Deustuko Unibertsitateko Ion Muñoak. 10.00etan aldiz, Auzolanaren kultura: elkarlana eta bide-garbitzea baino gehiago izeneko hitzaldia eskainiko du Mondragon Unibertsitateko Andoni Eizagirrek.

Talde dinamika izango da 11.00etan eta bertan, taldeko eztabaida bultzatuko dute 11.45etan. Amai-tzeko, guztien ondorioak jaso eta amaiera emango diote lehen saioari 13.00etan.