- Zizurkileko Udalak eta Pilotaren Txokoa lau eta erdiko Intxaur pelota txapelketa antolatu dute izen horrek daraman pilotalekuan. Ostiral honetan hasiko dira eta abuztuaren 7an jokatuko dira finalak. Lehenik eta behin, Promesa mailako partidak eta geroago elite mailakoak.

Bertan, gaur egun "punta-puntan" dabiltzan elite eta promesa mailako pelotariak lehiatuko direla jakinarazi zuen Iban Lizarraga zinegotziak. Elite mailan daude Xabi Urbieta (Behar Zana), Paul Ojuel (Hernani), Iñaki Elola (Aurrera Tolosa), zizurkildarra eta etxean jolastuko duen Julen Alberdi (Aurrera Tolosa), David Landa (Oberena), Xabi Santxo (Pagazpe), Iker Espinal (Huarte), Eneko Labaka (Aurrera Tolosa).

Promesa mailan berriz, Javi Oskoz (Oberena), Aingeru de la Fuente (Buruzgain), Beñat Senar (Lapke), Sergio Gutiérrez (San Cosme), Iker Amiano (Aurrera Tolosa), Julio Fernández (San Cosme), Josu Igoa (Oberena), Aitor Altuna (Aurrera Tolosa).

Partiduak asteburuetan izango dira. Elite mailan lehenak Urbietak eta Elolak jokatuko dute final-laurdena ostiral honetan, 19.00etan. Igandean berriz, Landa eta Espinal pilotariak lehiatuko dira 12.00etan.

Promesa mailan aldiz, lehenak Oskoz eta Senar izango dira ostiral honetan 19.00etan jokatuko dutenak final-laurdena. Igandean berriz, Amiano eta Igoa lehiatuko dira, 12.00etan.

Final Laurdeneko partida ikusteko ez da sarrerarik beharko, baina final-erdiak eta finalak ikusteko sarrerak erosi beharko dira. Horiek salgai egongo dira Zizurkilgo Udal Bulegoetan, hiru eurotan.