- Eskubide berdintasunaren aurrean pausoak ematen ari da Tolosako Udala. Hortaz, datozen egunetarako LGTBIQ kolektiboaren eskubideak defendatzeko eta aldarrikatzeko ekin-tza desberdinak bilduko dituen egitaraua antolatu da Tolosan.

Alde batetik, Zerkausia argiztatuko da lehenik gaurtik uztailaren 4ra arte. Bestalde, Jabetze Eskolako xilografia ikastaroko ikasleen lanen erakusketa izango da Emakumeen Etxean ikusgai uztailaren 25era arte. Ikuspuntu feminista batetik, askatasunaren inguruan hitz egiten duten lanak sortu dituztela azaldu zuen Oihana Iriarte irakasleak. Azkenik, Kimua Dantza Kolektiboaren GenEroa dantza ikuskizunaren estreinaldiaz gozatzeko aukera izango da larunbatean 20.00etan Alondegia plazan. Hain zuzen, generoa oinarri hartuta, hitzaren, dantzaren, gorputzaren eta mugimenduen bitartez ikuslegoari aniztasunaren inguruko galderak sor-tzeko helburua izango dutela azaldu zuten Garazi Egiguren eta Eneko Galdos dantzariek.

Gaur egun, oraindik, LGTBIQ kolektiboa osatzen duten pertsonek "jazarpena, bazterkeria, estigmatizazioa eta indarkeria" jasaten dutela adierazi zuen Olatz Peon alkateak. Era berean, Tolosa "herri anitza" dela gehitu eta tolosar guztiek jendarte parekidean bizitzeko aukera izateko eskubidea eta norbera dena eta sentitzen duena adierazteko askatasuna aldarrikatu zuen: "Horregatik, aniztasuna babestu egin behar dugu, errespetatu, errespeturik gabe ez baitago berdintasunik".