- Tolosako alderdi politiko guztietako ordezkariak atzo bildu ziren Palestina eta Kolonbia herriek bizitzen ari diren egoera salatu eta babesa adierazteko helburuarekin.

Bertan, Israel Palestina herriari egiten ari zaizkion giza eskubideen urraketak salatu zituzten, baita Kolonbiako kaleetan legez protesta egiten dutenen aurkako errepresio basati eta bidegabea ere.

Horren harira, Palestinako laguntza humanitarioa indar-tzeko eskatu zioten Euskal erakundeei, eta Europar Batasunari berriz, Kolonbiako herriarekin elkartasun adierazpenak egin ditzala, besteak beste.