- Asteburu honetan Ibarrako erreka-bazterreko landaredia garbitzeko egin behar zuten auzolana atzeratu egin dute. Hain zuzen, bihar eta larunbatean aritu behar zuten lanean herriko boluntarioek. Baldintza hobeak daudenean egingo da ekimena eta Ibarrako Udalak jakinaraziko du aurrerago data berria.