- Onartutako azkeneko dekretuak zenbait aldaketa eragingo ditu Usurbilgo Oiardo kiroldegian datorren astelehenetik aurrera. Kiroldegiko aldagelak berriro irekiko dira, eta dutxak erabili ahal izango dira. Dutxan izan ezik, musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da aldagelan. Kiroldegiak ohiko ordutegia berreskuratuko du, astelehenetik ostiralera 22.00ak arte zabalik egongo delarik.