- Trikitixa topaketak egingo dituzte Asteasun, ekainaren 25etik 27ra bitartean. 2001 eta 2004 urteen artean jaiotako gazteentzat dago bideratuta, eta Otabardi aterpetxean hainbat ikastaro jasoko dituzte. Izen-ematea maiatzaren 25era arte egin daiteke trikitixa@trikitixa.eus helbidean. Parte-hartzaile bakoitzak 120 euro ordaindu beharko ditu.