- Bizilabe zientzia-tailer irekiek eskualdeko beste bi herritako plazak hartuko dituzte maiatzean. Amasa-Villabonan hilaren 21ean izango dira, eta hurrengo egunean berriz, Adunan. 10-14 urte bitarteko gazteentzako bideratutako jarduerak dira. Saioak doakoak dira, baina izena ematea beharrezkoa izango da maiatzaren 17a baino lehen.