- Tolosaldeko hainbat taldek Espainiako musika independentearen MIN sarien hautagaien artean daude. Ekainaren 16an banatuko dituzte sariak, Burgosen. Hautagaien artean euskal talde ugari daude, eta tartean, baita Tolosako Tenpora, Villabonako Sin Mala Intencion eta Tolosako Belako taldeak ere. Botoen arabera hautagaiek aurrera egin, eta azken fasean epaimahaiak erabakiko ditu aurtengo saridunak.