- Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Ibarrako Alur Dantza Taldeak, Dantzaren astea ospatuko du astelehenetik, apirilaren 26tik aurrera. Horretarako, egunero dantza entsegua egokitzen den taldeen bideo-muntaiak igoko dituzte sare sozialetara. Astea amaitzeko berriz, ostiralean, hilak 30, Alurren 25. urteurrenerako bideo-proiekzioa egingo da Ibarrako kultur etxean bost saio desberdinetan: 16.00, 17.00, 18.00, 19.00 eta 20.00etan izango dira. Bideo-proiekzioa, Alurren parte hartu dutenen kontaketak izango direla jakinarazi du taldeak.