- Emakumea*, espetxea, zaintza izeneko mahai-ingurua antolatu zuen pasa den urrian Amasa-Villabonako Lurgatz talde feministak eta horri jarraipena emateko bigarren solasaldi bat antolatu du asteazkenerako, Espetxeak apurtu! Eta bortxatzaileak... izenburupean. Hitzordua 18.00etan izango da, Gurea zineman, eta herritarrak gonbidatu dituzte parte hartzera.

Justizia feministaz hausnartzeko helburuarekin antolatu du ekimena herriko talde feministak. Bertan parte hartuko dute Nafarroako Salhaketa taldeko Libertad Frances Lecumberrik; Demokraziarako Epaileak Elkarteko Garbiñe Biurrun Mancisidorrek; Joxemi Zumalabe fundazioko Ainhoa Narbaiza Irizarrek eta Marta Luxan Serranok; eta EH Bilduko komunikazio zuzendari Larraitz Ugarte Zubizarretak.

Lurgatz talde feministak solasaldiaren harira aipatu du, euren nahia dela espetxeak lekurik ez duen justizia feminista bat eraikitzea. "Baina bizi dugun egoera ikusirik, zer egin bortxatzaileen aurrean?", hausnartu dute gaiaren inguruan. Zen-tzu honetan, justizia feminista bideratu ahal izateko, gaur egungo justizia aztertu eta alternatiben inguruan hausnartzea beharrezkoa dela uste dute.

Antolatzaileek ohartarazi dutenez dutenez, pandemiak ezarritako murrizketak medio, asteazkeneko ekitaldian 145 lagunentzako aforoa izango da. Mahai ingurua euskaraz izango bada ere, gaztelaniazko zuzeneko itzulpen zerbi-tzua eskainiko dute.