- Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak udaberrian eskainiko ditu gazte eta helduen-tzako bertsolaritza tailerrak. Ordu eta erdiko lau saioz osatuta daude eta 16 urte baino gehiago izan behar dira parte hartzeko. Leaburun, Iruran eta Aiztondo bailaran izango dira eta zabalik dago izen-ematea martxoaren 26ra arte. Leaburuko tailerrean parte har-tzeko, harituz.bztmail.com helbidera idatzi behar da. Beste bi tailerretan izena eman nahi duenek Irurako kultur etxean, nahiz Aiztondo bailarako liburutegietan izango dute aukera.