- Hauspoa kultur elkarteak antolatuta eta Ibarrako Udalaren laguntzarekin, Zaldibar. Zona Cero hitzaldia izango da gaur, 18.30ean, kultur etxean. Ahoztar Zelaieta arduratuko da hitzaldia emateaz. Covid-19ak sortutako egoera dela eta, aforoa mugatua izango da eta segurtasun protokoloa bete beharko da, horregatik, hitzaldira joateko aurrez kultur etxean izena eman beharko da.