- Kale erakusketa da Sahara libre zikloaren baitan antolatutako azken ekintza. Asteburu honetan argazkiak muntatu dituzte eta ikusgai egongo dira martxoa osoan. Mendebaldeko Sahara emakumeen begiradatik du gai erakusketak eta Javi Julio argazkilariak ateratako irudiek osatzen dute. Herriko eragileek, egilearekin batera, bost mural muntatu dituzte Izaskun auzoan, Uzturpe ikastolan, herriko plazan, Txumitxa elkartean eta Euskal Herria kale hasieran.