- Errefusa atez ate jasotzen hasiko dira berriro Anoetan EH Bilduk eta EAJk akordio bater iritsi ostean. Horrez gain, beste hainbat helburu ere finkatu dituzte 2021era begira: %75eko gaikako zabor-bilketa datuak lortzea, gutxienez; hondakinen jarraipen batzordea sortzea, hamabostean behin elkartzeko; eta kaleko zabor-poltsak desagerraraztea.

Joan den martxoan, COVID-19ak eragindako alarma egoeraren ondorioz, errefusa edukiontzi bidez biltzen hasi ziren Anoetan. Konfinamendua amaitu ostean, Udala osatzen duten EH Bilduk eta EAJk adostu zuten proba egitea eta beste sei hilabetez errefusa edukiontzi bidez jasotzen jarrai-tzea. Probaldiaren helburuak ziren, alde batetik, lurrean zabor poltsak uzteko joera egonkortuarekin buka-tzea eta honek elkarbizitza eta osasunean dituen arazoekin amaitzea; eta bestetik, ikustea ea herritarrak gai ziren errefusa, edukiontzi bidez bilduta, 2020. urte hasierako %74ko gaikako bilketa datuetara iristea. Emai-tzek, ordea, okerrera egin dute eta errefusa atez ate biltzera itzultzea adostu dute bi alderdiek.

Kontrolik gabeko errefusa bilketak emaitzak okertu ditu eta Udalak frogatu du, oraindik ere, gai honetan herritarrak kontzientziatzen jarrai-tzeko lan handia dagoela. Hori horrela, martxoaren 1etik aurrera, berriz ere, errefusa atez ate bilduko da Anoetan.