Gabon Eguneko kontzertua eskainiko du bandak Zerkausian

22.12.2020 | 00:54

tOLOSA – Gabon Eguneko kontzertu berezia eskainiko du Tolosako udal musika bandak ostegunean, abenduaren 24an. Aurten emanaldia 12.30ean izango da Zerkausian eta musikariek Gaboneko abestiak eskainiko dituzte. Aurten ez da iluntzean plaza Zaharrean eskaini ohi den emanaldia izango, baina herritarrak animatu dituzte eguerdiko emanaldian parte har-tzeko.