- GazteTopaLaket!! prebentzio programa antolatu du Gizarte Zerbitzuen sailak larunbaterako. 10-14 urte bitarteko gaztetxoei zuzendua dago programa eta honen bidez, alkohola, tabakoa eta kafeina bezalako droga legalen eraginen inguruan sentsibilizatu nahi dira partehartzaileak.

Hitzordua 16.00etatik 19.00etara izango da, Berdura plazan. Parte hartu nahi dutenek ez dute aurrez izena eman behar, bertara gerturatzearekin nahikoa izango da. GazteTopaLaket!! programak hiru orduko iraupena izango du eta espazio/dinamika hauek gauzatuko dira: graffitia, jinkana eta botila erretzailearen esperimentua.