- Dagoeneko hasita daude Uzturpe pilotalekuko estalkia eraberritzeko lanak, aurtengo aurrekontuetan jasotako obretako bat. Frontoiaren goikaldea osorik berrrituko da eta hegoaldeko fatxadaren zati bat ere bai. Lanak urtarrila amaierarareko bukatuta egotea aurreikusten da.

Obraren helburua da egungo itogin arazoei zein elementuen erorketei konponbidea ematea. Azken denboran frontoiko estalkiak etengabeko konponketak behar izan ditu eta azken eurite eta haizeteen ondorioz, estalkiaren egoerak okerrera egin du, eta beraz, eraberri-tze lanak are eta beharrezkoagoak bilakatu dira. Tolosako Udalak, beraz, premiazkotzat jo du proiektua lehenbailehen aurrera eramatea.

Obra hauen bitartez Frontoiko itxitura guztiz eraberrituko da behin betiko irtenbidea emanez egungo arazoei.

Cubertect SL enpresak gauzatuko ditu lanak, 151.842,67 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne) eta aurreikuspenen arabera urtarrila amaierarako lanak amaituta egongo dira.

Trantsizio energetikoaren aldeko apustuan, Tolosako Udalak beste proiektu bat du eskuartean. Izan ere, laster jarriko ditu eguzki plakak ferialekuan eta helburua da, Uzturpeko estalkia eraberritu ondoren, datorren urtean, eguzki plaka berriak jar-tzea bertan ere energia berriztagarrien aldeko urratsak egiten jarrai-tzeko.