- Abenduaren 4an hasi eta finala abenduaren 27an zen jokatzekoa zen IX. Antton Pebet memoriala bertan behera geratu dela jakinarazi dute antolatzaileek.
COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz erabakia hartu behar izan dutela adierazi du Villabonako Behar Zana Pilota Taldeak. Eskerrak eman nahi izan dizkie urte guztietan bidelagun izan dituzten babesleei, pilotariei eta pilotazaleei: "Zuei esker egin da Anttonen txapelketa handi eta erreferente pilota munduan. 2009an hasi zen bidearekin jarraituko dugu 2021ean. Pilotalekuetan ikusiko gara".