Udal eraikinen erabilerari buruzko bilera egingo dute gaur

02.11.2020 | 00:45

iRURA – Udal eraikinen erabileraz gogoeta egiteko saioa antolatu dute gaur 17.00etatik 19.00etara. Prozesuaren oinarriak adostu eta hiru udal eraikinetara (haurtzaindegiaren gaineko solairua, zaharretxea eta udaletxea) bisita gidatuak egin ostean, gogoeta saioa egin nahi du Irurako Udalak herritarrekin. Iruratarrei parte hartzeko deia egin diete.