- Bihar, urriaren 31n, amaituko da euskara dirulaguntzetarako eskaerak aurkezteko epea Amasa-Villabonako Udalean.

Hainbat arrazoiengatik eskatu ahal izango dituzte herritarrek diru-laguntzak. Alde batetik, euskara ikasten ari diren billabonatarrek eskatu ditzakete; beste alde batetik, establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeagatik ere laguntzak eskaintzen dira; eta azkenik, webguneak euskaraz egitea ere diruz lagunduko da.

Diru-laguntza horien oinarriak kontsulta daitezke www.villabona.eus web orrian eta aurkeztu beharreko dokumentazioa ere bertan ikus daiteke. Informazio gehiago nahi duenak 943 692 100 telefono zenbakira deitu behar du edo euskara@villabona.eus helbide elektronikora idatzi.